XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

In vitro ernalkuntzaren bidez lortzen ari diren arrakastak, 100eko 30era inguratzen dira, natura beraren emaitzekin konparagarriak diren emaitzak hain zuzen ere eta zalantzarik gabe, arlo hauetan geroz eta esperientzia handiagoa izateak nahiz lanabesen hobekuntza eta perfekzioak, 100eko 30eko hori gainditzera eramango dute sistema.

Roberts-ek eta Lowe-k (1975), giza sorkuntza guztietatik 100eko 78an jartzen dituzte galerak, hots, naturan bertan, umetokira iristen diren enbrioien hirutatik bi galdu egiten direla alegia.

Teknika hauetako batzuek bestalde, une honetararte ezezagunak ziren ugalkortasun-prozesuaren arlo edo fase batzuk ezagutzeko ere zerbitu dute.

Horrela, gameto maskulinoetako edo bestela esanik, espermatozoideetako kromosoma-anomalien tasa guztira, oso altua dela jakin ahal izan da.

Gizonezkoaren espermatozoideetako 100eko 14 inguruk, kromosoma-anomaliak ditu (Séle eta laguntzaileek, 1985).

Horretarako, teknika artifizioso samarra erabiltzen da, hau da, gizaki/hamster espeziearteko ernalkuntzan eta pronukleoen kromosoma-analisian datzan teknika.

Giza obozitoetan anomalia hauek duten maiztasuna berriz, oraindik ere handiagoa da.

%32 inguruk kromosometan aldaketak dituztela egiaztatu da (Plachot eta laguntzaileek, 1987).

Edwards eta Steptoe-ren (1978) probetakumeen ondoren, 1981ean, klonajea lortua zela iragarri zen, hots, ugalketa asexuatua, kasu honetan arratoiarena, probetan.

Ugalketa artifizial mota hau, potentzialki gai zen genetikoki identikoak ziren milaka izaki ekoizteko, milaka biki bait liren.

Noski, modu honetan arratoiak sortu direnez, azken finean ugaztun direnak, logikoa den galdera sortzen da, laster gertatuko ote gizakien serieko ekoizpena?.

Teknika funtsean, zelula diploide baten (2n) hun bizia, huna atera zaion arrautz bati txertatzean datza, gainerako enbrioi-garapena bide normaletatik jarraituz.

Beraz, hitzaren zentzu osoko manipulazio genetikoa da.